Skip to main content

Full text of "IntxaurAzalBatenBarruan"

See other formats


'intxaur azal 
baten barruan" 
eta 
"Eguberri 
amarauna" 




Puerto de Santa Maria-tik 



f 



«Intxaur azal 
baten barruan» 
eta 
«Eguberri 
amarauna» 



Puerto de Santa Maria tik 



Deposito Ugal: S,S. 406-83 



Irarkola; Graficas Lizarra, S. L,, Ctra. de Tafalla, Km, 1. EstelJa 

i 



Santa Maria ala Marizikin? 
mariA zital! 

Ixo mesedez 3 ixo! Etorrian etorri hemen dago lurpeko 
ttunttuna eta. 

Oroitzapen beltz madarikatua, gure besta eia ezteien 
izorralzaileOy basoan ezinezko amets ederren erdian ere 
azaltzen haizena, maitasunean ere bakean uzten ez 
gaitunana, loak hartu aurretik kaurtzaroko zoko ederre- 
netan bisita egitean ere azahzen haizena^. Hitz batez 
esateko: epela ezin dastatzeraino sutan jartzen gaituen 
garra, 

Entzun diagu bai entzun; gogor zabiltzatela eia 
hamaika horrelako, baina ez genian uste horrenbesteta- 
raino zenik; zuen idatzi hau irakurtzean, orain arte gure 
artean aire guziak doluminezko ztrenak, ereserki bihurtu 
dituzue bat-batean. Beharbada, ez genian asko behar t 
baina atearen beste aldetik ahulezia zebilek gidari, nahiz 
eta Herria zintzo jokatzen ari. 

Gatazkaren erdian ikurrina baiantzan ari> hik dakik 
hil eta zaurituen berri, hik dakik biziaren eta heriotzaren 
arteko hizkuntzaren berri, hire bitartez nere 'azken hatsa 
ama eta maite ditudan guzieri! Horreiaxe ikusten zaituz- 
tet zutik eta gidari. 



Astoak bildotsa erditu duela eta han hemenka batek 
baino gehiagok sinetsi omen du, edo sinetsi balu bezala 
azahzen. Hau marka hau! Nola daiteke arrekeriatik 
demokrazia sortzea? Aldaretako bildotsen parean edo 
goragojarri digute azken hau; jakina, eliza eta lizunezko 
guzien bedeinkazioz. AMEN ez badugu esaten potroak 
birrinduko dizkigute> ume tokietan ozpina edo azido 
agurgarriren bat ezarriko, diiiak erreko*., Eta kator 
pekataria... Abesten ez duzun bitartean bizirik ehortziko 
zaituzle-gahuzte nonbaiteko demokrazia sainduaren ize- 
nean. 

Zuen karraxia sobera zoii eta goitiarra denez t ez du 
inondik beharrezko den apaleta damutasunik ageri; beraz, 
hobeki zaudete ehortzirik bizieta heriotzaren arteko muga 
galdu horietan; jakin ezazue ateak, leihoak, berriz ateak, 
guzi hori biziaren espejismo bat besterik ez dela> eta 
gainera demokraziak eskaintzen dizuen oparia, azken 
oparia. Bai, azken oparia ? heriotza berez eroriko zaizue 
eta. 

Kanpoko ateko gakoa ez duzue zuek baizik; damutu, 
ez zaretela aitortu eta sartuko zarete demokraziaren 
erreinuan (françuito 1-). Baina diozuenez, hemen ezdago 
bainarik eia hartu duzuen-dugun bidea zuzen dela inoreta 
inoiz ez da ausartu ukatzera^ beraz gudukatzen bagai- 
tuzte ez da oker gabiltzalako ez eta gaiztoak garelako, 
garelako baizik. 

Pausoz-pauso ezinezko duzuelako, hitzez-hitz azal- 
du zarete aipatzen diguzuen polbora eta arrosa usainezko 
xendraray eta hortxe bertan elkarturik> zuek gure pauso- 
tik eta guk zuen hitzetik, aurrera etengabe egite honetan, 
zuen zaurietako distirak argibide ditugularik. 

Badirudi azkenean ohartu garela beharrezko dugula 
hastapenetik hasi> xendrak aski ez izanik, bide zabalago 
bat ireki, zahar eta haur guziek nahi baitute gurekin 
etorri. 



Oraintsu arte negar zoko baizik ez ziren gure 
etxeetako sukaldeetan askatasunaren eltzea besterik ez da 
egosten ari; beso gogorrezko erreken askatasun garrasia t 
hor dabil oiharzzun edo irumoi itsu bat bezaia mendirik- 
-mendi; gure min eta penetatik sorturiko lanbro sortak 
batuz } hodei bat da ageri } hodei beltz eta sendoa, inongo 
hegokaizek urtuko ez duen hodei horietakoa. Herria bera 
hodei eta trumoi bilakatua^ hodei honek jaurtikiko duen 
oinaztarriak urtuko ditu zuek horrela zauzkateten burdi- 
nen azala eta mamia. 

Bitartean } denok atxiki dezagun zutik ikurrin 
maitea. 



AINTZIN SOLASA 



1981 eko uztailaren 22an eraman gintuztenPuerto de 
Santa Mariako gartzela berrira> presondegi moderno eia 
izugarri batetara. 25aren arratsean eta 26aren goizean, 
berriz, gutarik hogeiren bat eraman gintuzten zigor 
zeldetara, luzarorako. Jantziriko erropa^ liburu bakarren 
bat, besterik ez genuen aldean. Intxaur azal baien 
barruan delako narrazioa zelda zigor haietako lehen 
hamabi orduren kronika moduko bat da ? kontrapuntuz 
pertsona baten orduko bizitza azaltzen delarik. Egun 
batzu geroxeago zigor zeldetan bertan idatzi zen, paper 
puskatarty eta ordutik kona iraun du, zati batzu kaixeotan 
galdu arren> orain ia osorik agertzeko eran, 

Eguberri amarauna delako idazlana> berriz, 
1982 eta 83 arteko eguberrietan eginikoa da, Hemengo 
bizimodu arrunteko ahotsak 7 etsipenak eta desirak poema 
zatikazko eia luze baten forman jasoaz. 

Marrazkietan gartzelako fauna eta hornidura bil- 
duma bat eman dugu. Hormetako adreiluak, euliak, 
sarrailak, saguak, esposak, eltxoak eta enparauah, mundu 
eszu honetako ikuskizun kotidianoenak dira zoritxarrez, 
zoriontsua begirada haiengandik aparta lezakeena. 



Ez dakigu poemaren ataritzal imini zitako galdera 
erantzun den gainerako orrialdeetan zehar, erantzun ote 
daitekeen ere. Gaidera faltsoa ez ote den ere pentsatu dugu. 
Gure aldetiky beste zitan imini bezala bihotsak adierazten 
diguna esaten entseiatu gara, besterik ez. 

Euskal Herritik urrtm, denbora hain asttro eta 
mingarri iragaiten den leku honetan izugarrizko zapal- 
keta bat sofritzen dugu gure lurraldeko lanbroa goroldio 
gainera eta espaloi ertzetara erortzen oroitzen dugun 
ariean, zementozko kaxa honen barruan etxe aldetik da- 
lozkigun albisteen zain gaude> gure indar eskas guzia 
emaleko gertu gaudela. 

Anonimoak dira gure lan tipi hauek> gartzela hau ez 
batek edo bik baizik eta hainbestek sofritzen dugunez, 
paper hauek ere guzion ahotsa izan nahi luketelako, 
guzion askatasunaren aldeko burrukan. 

Badakigu gure burruka, independentzia eta gizarte 
'iraultzaren alde> ez dela autobide bat. Larrosa etapolbora 
xendra da, besarkada eta odol estrata, ausardia eta bildur 
bidexka da ? geuk egina delako t geuk, gure ahalmen guii eta 
ahuldade ugariekin, baina gure bihotz osoaz. 

Zeren gure bihotzak t gatibuan edo herbestean, baina 
oraindik ez bentzutuak 3 oraindik ere armak galdu gabe eta 
ahzaturik, aurreranxz bait doaz. Eta, sugeak eta 
aizkorak bide eginez gero, goizen baietan, askatasun 
banderak altzatuko dira Eskiulatik Karrantzaraino 
muinoetan eta } goiz horretan, sirenen zarata ezik oilar 
gorri baten kukurrukua adituko da Puerto de SantaMaria 
hotz honeiako kupularen gainean, garizela honetako eta 
guzietako harresiak izotza bezala urtuko diren artean. 

Penal del Puerto de Santa Maria 
1983 urtarrilak 12 



6 



INTXAUR AZAL 
BATEN BARRUAN 



Geuk eramananen dugu aro hits 
hauen pisua, bihotzak adierazten 
diguna esanen dugu... 

W. Shakespeare 



9 



Hamlet: Ene adiskide on berdingabeok! Zer 
moduz Gildenstem? Kabco Rosenkrantz! Mutil azka- 
rrok, zer moduz zaudete? 

Rosenkrantz: Lurreko guti gora-beherako per- 
tsonen antzera. 

Gildenstern: Zoriontsu^ zoriontsuegi. Ez gaude 
Fortunaren kaperako lore sortan. 

Hamlet; Ez bere oinetakoen zolan? 

Rosenkrantz: Ez, jauna. 

Hamlet: Orduan, bere gerritik hurbil zaudete, 
bere mesedeen erdian alegia, 

Gildenstern: Bere nahierakoak bait gara! 

Hamlet: Fortunaren zoko sekretuen nahierakoak? 
Oh! Egia } emegaldu bat da, Zer berri dakarzue? 

Rosenkrantz: Batere ez ; jauna, mundua zintzoa 
bihurtzen ari dela bakarrik. 

Hamlet: Halan bada, hurbiltzen ari da Judizio 
Handiaren eguna; baina seguru albiste hori ez dela 
egia. Zehazkiago galdetzeko, ene adiskideok^ zer egin 
diozue Fortunari gartzela honetara ekar zaitzaten? 

Gildenstern: Gartzela honetara, jauna? 

Hamlet: Ganzela bat da Danimarka. 

Rosenkrantz: Orduan^ mundua bera ere gartzeia 
bat da- 

Hamlet: Bai, gartzela erraldoi bat> zelda, kalabozo 
eta zigor gelaz betea. Eta Danimarka da zelda gaitzene- 
tariko bat. 

Rosenkrantz: Ez gaira eritzi berekoak, jauna, 

II 



Hamlet: Orduan, zuentzat ez da gartzela izanen. 
Ezer ere ez da ona ez gaitza, gogoak haiakoa egiten ez 
badu* Niretzat gartzeia bat da. 

Rosenkrantz: Alta, zure asmoak soberazkoak 
direlako iruditzen zaizu hau gartzela. Tipiegia da zure 
gogoarentzat. 

Hamlet: Enel Intxaur azal batez barruan ere 
espazio amaigabeen erregetzat nengoke, amets goibel 
hauek ez banitu. 

* * ★ 

William Shakespeare irakurtzen ari ez bazina gau 
lasaitasun berdina sendituko zenukeen galdetzen diozu 
zeure buruari. Leihoa zabalik duzu, baina ez dira 
ilunbeak sartzen. Ilunbeetako biztanleetarik haizea 
bakarrik sartzen zaizu, boladaka, eta laket zaizu ohe 
gainean etzanik egotea, ezer igurikatu gabe eta amets 
goibelik gabe. Une honetan intxaur azal baten barruan 
ere gustora egon zaitezkeela iruditzen zaizu* zeldan 
zauden artean, oihan beltzean bazeunde bezala, atsegina 
norbere baitan dagoelako. Baina zer ari zara esaten, zer 
dakizu zuk zer den atsegina>„ 

Oinaze gogorrak izan dituzu azken lau egunetan. 
Lehendabizi bidaia, Carabancheleko hirugarren gale- 
riatik Puerto de Santa Maria berri honetara, La Mancha 
eta Andalucia lauetan zehar, hamabi orduz kaiola 
furgoitan^ labe sargoriaren azpian. Gero, bultzakadaka 
sarrarazi eta, kisu eta pintura hautsez beteriko zeldetan, 
ate biren barruan, bi egunez isolaturik. Gaur patioa 
ezagutu eta lagunak besarkatu, armada bentzutu bat 
bezala. Zeldara itzuli orduko eskuartean duzun liburua 
eman dizu adiskide batek 3 eta ez duzu besterik, 

Erropa, aldatu gabe, izerdi galbahe bat izan da lau 
egunotan^ eta erantzi egiten zara biluzik geratzeko. Eta^ 
ohe gainean biluzik etzanik; lasaitasuna senditzen duzu 



liburuxka bakar hori irakurriaz. Baina } berriro ere, oin 
hotsak entzuten dituzu galerian* eta burdin hotsak. 
Zure atea da zabaltzen ari direna. 

— Pongase usted de pie al fondo de la celda, o 
es que no sabe como! 

Ohetik jaiki eta zutik imintzen zara, biluzik, 
leihoaren azpian, Zeuri begira dituzu zenbait funtzio- 
nari barrukaldeko atea ireki gabe. 

— ;Digame su nombre, su nombre! 

Izena esaten diozu 5 eta hiru aldiz esan behar diozu 
entelega dezan. Gaur bederatzi aldiz zutitu behar izan 
duzu zelda bazterrean, orain bezala, Ez da biluztasuna- 
gatik } funtzionari horiei obeditzeagatik ere ez, baina 
umilazio sakon bat senditzen duzu, hainbeste oinaze 
egunetako umilazioaren karga, eta ezin duzu gehiago. 

Bat-batean, ohe gainean esertzen zara, laborari 
nekatu bat bezala, errebelatuaren antzera ezik. 

— ;Que pasa! O sea ? <;que usted desobedece? 
O sea, ^que no quiere usted permanecer en pie? 

Iadanik zutitzeaz aspertu zarela eta halan umila- 
tzeko animalia bat ez zarela erantzuten diezu. Hasarre 
aldentzen dira 5 eta itzuliko ote diren zalantzan geratzen 
zara, itzuliko ote diren eta zertara. Ateen burdin hotsak, 
oinenak ere urruntzen... 

Uda gaueko haizea hartzen duzu arnasan leihora 
hurbilduaz, gartzelaren harresiko zentinelen guardia 
aldaketa> eta gero berriro ere isilik dena, Pentsatzen 
duzuj noizean behin gauak bere biztanleekin egiten 
duela amodioa eta gero bere magalean loak hartu arte 
laztantzen dituela. 



Hamlet: Izan ala ez izan, hona hemen arazoa. Zer 
da gogoarentzat handiagoa: Fortuna harroaren kolpe eta 
geziak sofritzea, ala zorigaitz andanaren aurka armak 
hartuetaaurreraegitea? HiL„ lo,ez areago, Aniets batez 
bihotzaren etsipenei eta haragiaren herentzia osotzen 
duten mila gatazka naturalei amaiera ematen diegula 
pentsatu. Hona hemen zintzoki desiratu daitekeen hriz 
bat. HiL.. lo... lo... amets egin agian. Bai, hara hemen 
oztopoa. Bizitzaren zirimolatik irten ondoren, herio- 
tzeko arnetsean iraungo duten ametsak zeintzu ote diren 
pentsatzeak etenerazten digu gogoeten haria. Hau da 
zorigaitzari hainbesteko luzantza ematen dion gogoeta. 
Zeren, nork gaindi ditzake denboraren laido eta 
nahigabeak, menderatzailearen irainak, harroaren han- 
tutasuna, amodio desiratuaren kexuak, boterearen 
lotsagabekeriak, eta merezimenduek gi2aseme dohaka- 
beengandik hartzen dituzten mesprezuak, norberak 
laban soil batez atsedena hatzeman dezakeenean? Nork 
eraman nahi iituzke zama hain eskergak, bizitza gartsu 
baten astunaren azpian kexatu eta izerditu, ez balitz 
heriotzaren ondoren — bere mugakbidaiariekberzehar- 
katu ezin ditzaketeneko lurralde ezezagun horietan — 
zerbait delakoaren beldurragatik? Gure nahierak naha- 
si 3 eta sofritzen ditugun zorigaitzak beste batzu ez 
sofritzeagatik sofriarazten dizkigu beldurrak, Halan, 
doilor bilakatzen gaitu gure gogoak; eta halan, erabakia- 
ren arrazoina eritu egiten da pentsamenduaren nabar- 
dura zurbilen azpian^ eta eginbide handi eta nagusiak* 
honegatikj okertu eta desegiten dira... Baina, isilik! 
Ofelia ederra. 

* * * 

Berriro aditzen dituzu oin hotsak, Saldoka datoz, 
eta ez zaizu seinale ona iruditzen. Orain ere> biluzik 
zaude ohe gainean, burdinezko atea zabaltzen ari 
direnean. 



— jRecoja todas sus cosas» Va usted a celdas 
de castigo! 

Ez zenuen halakorik espero, Galtzak eta alkondara 
jantzij eta zapatila zaharrok. Zer eramanen duzu? 
Maindirea, liburua, ez duzu besterik. 

Liburua ere eraman behar duzu, Hamlet hori, 
Maindirearekin besapean hartu eta bazoaz barruko atea 
irekitzen dizutenean, Sei edo 2azpi funtzionari dituzu 
zain, eta bukzaka agintzen dizute norantz abiatu behar 
duzun, Funtzionari batek gidatzen zaitu, eskaileretan 
behera lehenengo, burdinezko hamaika atetan zehar 
gero, eta bultzatu egiten zaitu noizean behin. 

— jAnde mas deprisa! 

Gorrotoa sendkzen duzu. Ezin duzu arinago ibili> 
zapatiletarik bat hautsirik daramazulako, eta behatzak 
okertu behar dituzu urrats bakoitzean oinetakoa irten ez 
dakizun. 

— Mas deprisa, coño> ^tienes miedo? 

Zerbait esateko duzu ezpainetan, zapatila hautsirik 
daramazula esateko gogoa duzu^ edo ea zaunka dakien 
galdetu nahi zenioke, baina finean isilik geratzen zara. 
Bibote ergel horrek asto zaharra baizina bultzatzen zaitu 
eskaileretan gora ere. Poliziaarmatu bat duzu goraxeago 
zain, Ez bat bakarrik, ugari daude goian. 

— ;Aqiu traigo a esta polilla! 

Irri egiten dute bik. Zigor zelden pasiloan barru- 
rantz bultzatzen zaituzte, Oso aurrean, ate bat zabalik 
eta> han, funtzionari eta poiizia bi daude. Iristerakoan^ 
zeldara sartu orduko, kolpe bat jotzen dizute, biraoka. 

Ate hots handiz hertsi eta itzaltzen dute argia, eta 
ilunbetan geratzen zara, non ez dakizula, Begiak ilunera 
egokitzen zaizkizunean, zelda hori ere beste zelden 



antzerakoa iruditzen zaizu, Ohe gainean zabaltzen 
dituzu maindireak eta etzan egiten zara. 

Une luze batzutan begiak iluntasunera egokku 
ondoren inor gehiago ekarri badute hurbil dagokeela 
otutzen zaizu eta leihora agertzen zara, Emeki dei egiten 
duzu ? bi aldiz, baina ez duzu erantzunik aditzen. Gauak 
baretasunez populatu du dena 3 leihoen barrukaldeetan 
ezer ernerik utzi gabe, eta teilatu gainean zohardia, hain 
izarreztaturik eta hain bare ezen suntsidurarik sekula 
ezagutu ez duela bait dirudizu, Ilargi betearen argitango 
katu beltzaren islada oroitzen duzu, haurtzaroko irudi 
ahantzezin bat bezala. 

+ * * 

— Ez diagok inor? 

— Hi, zer moduz Martin? 

— Nor haiz hi? 

— Xabi, Xabier nauk, 

— Noiz ekarri haute? 

— Duela ordu erdiren bat. 

— Eh s Martin^ zein leihotan hago? 

— Hemen, 

— Hemen hagoela badiakiat, baina zein aldetan... 

— Argia duen leihoa ikusten duk? Neure aurrean 
diagok. 

— Argia? Nik ere aurrean diat baina bi leiho 
harantzago eskuinetara, beraz, nire alde berean hago bi 
leihoko distantziara. 

— Zenbat giaudek? 

— Ez diakiat. Nor gehiago diagok? 



— Koldo. 

— Koldo, nafarra? 

— Baij ni ere hemen niagok, 

— Eta nij MikeJ, eta ene aurreko zeldan Josemari. 

— Zergatik sanu haute? 

— Zutitu ez naizelako edo. 

— Bada, ni, biluztu ez naizelako, Birritan biluztu 
nauk goizean, eta ezetz esan diat gauean. 

— -Ja, ja... Hain eder hago ala? 

— Sei ingnru giaudek, 

— Zenbat zigor zelda diagok bada? 

— Bihar enteratuko gaituk. 

— Noiz arte ukanen gaituztek hemen? 

— Hogeiren bat egun bai, gutienez. 

— Hainbeste? 

— Horrenbeste eta gehiago ere.,. 

— Izugarria duk hau^ txo^ hil behar gintuzteia uste 
nian zeldatik irtetzerakoan, 

— Carabanchel palazioa zela guretzat eta hemen 
gartzela zer den ezagutuko dugula esan zidak funzio- 
nario batek niri, bultzakada batekin batera. Ia erori 
nauk. 

— Eh! Isilik, berriro diatozak. 

* * * 

Akidura eta tristura senditzen duzu 3 ea oraingoan 
nor dakarten zain. Akidura, tristura eta gorrotoa 
senditzen duzu. Mindurik duzu gorputza eta, gainbi- 



zitzeko baino ez balitz ere, burrukan segitzeko beharraz 
pentsatzen duzu, Istiluetan ez sartzeko, amonak hain- 
beste aldiz esandako hura^ farregarria egiten zaizu orain, 
Aurrekoak erori direneko zulora ez sartu zangoa, esaten 
zizun^ eta zuk> amona eta atsotitzak maite arren^ zeurea 
egin, zangoa aurreko guziak erori direneko zulora sartu 
alegia; non zauden baleki. Eta, hala ere> burrukan 
segitzeko eta gainbizitzeko beharra... 

Hemen egonik, hemen ez bazeunde non zeunde- 
keen asmatzeko desira duzu. Esate baterako, Bilbotik 
zure herrirako azken trenean iritsi zara; geltokiko 
ilunbeetan zoaz andenean barrena; gero Ezkurdi* 
ezkurdia zenean, Urmael eta lorategi denean baino 
ederrago zena; Andramariko elizpea, aterbe ederra 
aterbeetan, harri eta zurezko habe handiena, Duran- 
goren bihotza; Goienkalen gora, non tabernen babesari 
amore eman gabe iragaitea zaila den; iragaiten bazara, 
Santanako enparantza, harlauza batzu altzaturik, eta 
zubian esertzen zara uretara begiratuaz, ur lohietara non 
barroteak isladatzen diren, Burdinezko barroteak^ zeren 
hemen zaude oraindik. 

Zigor zeldetako iluntasunetik, zer gertatuko zai- 
zuen aurrezagutu nahirik, botere zaharraren oinetakoak 
harrizko pasiloetan datozela aditzen duzuj hots ala 
oihartzun zer den berezi ezinik. Ofeliari zer gertatu ote 
zaion, galdera iragaiten zaizu une batez burutik nor 
ekarri ote duten argiko zeldara. Itzali egiten da, bat- 
-batean, argia eta urruntzen entzuten dituzu oin eta 
giltza hotsak. 

* * * 

— Nor etorri duk orain? 

—m Nor haiz? 

— Fernan nauk^ Zornotzakoa. 



— Nor? Algortakoa hor? 

— Fernan, Zornotzakoa. 

— Ahj bai. Zer egiten duk hemen? 

— Egin? Eltxoak harrapatu. Besterik zer nahi duk 
egitea! 

— Kaixo, Josemari. 

— Zergatik ekarri haute? 

— Arratsaldean funtzionari bati zakurrak ez garela 
esan zioat^ horregatik dela uste diat, baina lo nengoen 
zeldan, ekarriko nindutenik ez nian uste eta. 

— Zuen moduloan ere istiluak daude? 

— Ez y istilurik ez, Zuenean bai? 

— Ez zutitzearren, ez biluztearreneta hoiakoakaink 
istilu batzu egon dituk gaur, 

— Bihar goizean gu falta garela ohartzean mogituko 
dituk. 

— Ea, bada, gu ezin gaituk zortzi metro kubikotan 
baino gehiago mogitu eta. 

— Zer edo zer eginez gero^ guziak hona ekarri... 

— Baina ez diagok lekurik hemen denontzat. 

— Zer moduz dabil Pello? 

— Ondo, elkarrekin ibili gaituk arratsaldean. 

— Zeldak ezagutu nahian egongo duk honez gero... 

— Ezagutuko dizkik, bai, nahi gabe ere. 

— Eh! Goizean^ eguna argirzean, leihora denok, ea 
zer berririk dagoen. 

— Baij ea zerbait egiten dugun. 



— Amers onak izan. 

— Amets onak? Nik ihes egiten diat beti, ametse- 
tan, eta beti harrapatzen niautek askatasuna ukitu 
orduko. 

* * * 

Ilunetan, ohean etzana, leihora beha zaude eta 
ortzearen puska izarreztatu bat soilik ikusten duzu 
barroteen artetik, Uda gauetako ametserako eginiko gau 
bare eta epela; gogoetarako ere egina, logabean> eta 
oroitzapenerako. Hamabi urte edo zenituenean Burgos 
hirian hauzi handi bat omen zegoen 5 orduam zuk 
kristakzko esne botila bat dendan erosi eta etxerantz 
zeneraman; ikara giroa, giro iluna, kalean urrats arinak 
eta isiltasun hauskor bat, zu anaia tipiarentzako esne 
botila besoan ebaturik etxeruntz itzultzen; bat batean 
hotsak, oihuak, eztandak, gorputz ezezagun eta izutuak 
korrika zihoazten zure albotik, zure gainetik, denak 
animalia kolpatuen antzera korrika, neskato bat labandu 
eta erori espaloian, eta gainera gehiago, bultzatu 
zinduzten eta zu ere erori, eta lurrean barreiatu ziren 
kristal puskak eta esnea, lokatzez nahasiaz, gero, gizon 
grisak heuren argi eta fusilez so egin eta, kalerik kaie 
ezkutatuaz itzuli zinen etxera, dendatik hain urrun ez 
zegoen etxera, izuturik } gurasoak ere urduri zure bila 
irten behar ziren uneetan, 

Uneak eta, urteak iragan eta hamazazpi urte 
zenituen gizarte iraultzaren esperantzaz burrukatzen 
zinetenean. Euskal alfabetazioa^ langile burrukak, lite- 
ratura> herri mogimendu zabal bat diktadura suntsi- 
tzeko eta, diktadura bakarrik ez, estatu kapitalista, eta 
bizimodua bera ere; ezen idealistak bait zineten, 
iraultzako haurrok, 1975 urtean eta hiri handi batetan, 
esate baterako, manifestazioa kalean aurrera zihoan, bi 
edo hiru mila, askatasunaren alde oihuka; hari tentsoak 
guzien begiradak eta, bat batean, eztandak, oihuen 



isilunea, eta berriro oihuak poiizia esperoan zegoeneko 
lekura arte; han boterearen zaindariak jeep etaautobu- 
setatik jetsi eta^ kaskoak iminiaz, ofizialen aginduetara 
eikartzen ziren; beldurrez, harrotasunez eta gorrotoz 
beterik zihoan manifestazioaren geldiune eta isilune 
baten ondoren, are errimeago altzatzen zen garrasia; 
argi biratzaile urdinen dizdirez eretsi zituzten biserak, 
armak segurtatu, ezkutak altzatu eta, aginduarekin, 
bortizki eraso zuten gizongrisek; beidurra^ harrotasuna, 
gorrotoa eta ihesa, eta ihesean erori eta kolpatuak, 
lurrean kolpatuak, langileak^ mutil gazteak, neskato 
ilegorriak* agure erren bat; espaloian etzaten zen 
gorputz bat alkondara ferde odolduaz. Eta odol hori 
betirako itsatsi zitzaien harriei, ezen oraindik ere kale 
ezkinok odoldurik oroitzen bait dituzu. Orduan, begi- 
radak hari tentsoak eta hautsiak, berriro biltzea, goazen 
halako karrikatara, han barrikadak eta suak, eta sirena 
urdinak biraka^ eta dardara^ eta izerdia* arineketan, eta 
kolpean mina, eta harrixka jaurtiaren poza, 

Gero, frankismoak demokrazia erditu behar omen 
zuela eta heurak aldatu ziren zuek baino gehiago, baina 
Euskal Herria odolustutzen segitu^ eta adiskideak gar- 
tzelara^ zein herbestera, zein lurrerazerraldoerori; 1978 
urte hartan. Agintzen duenak agintzen duela baina 
errebelatzen ez dena esklabo geratuko dela, zeure teoria 
sozial pertsonalaren erresumentzat harturik, burruka 
armatua hautatuz^ asko zineten askatasunaren esperoan 
geratu gabe bere bila abiaturiko bihotz esklaboak... 
+ * * 

Errege; Zer moduz Hamlet, ene iloba hori? 

Hamlet: Ederto jauna. Aireaz elikatzen naiz, 
kamalahoia bezala. Esperantzaz loditzen naiz. Ez duzu 
zuk, jauna, halako kapoirik gizendu ahal izango. 

Errege: Erantzun hoiekin ez dut zerikusirik, hitz 
horiek ez dira nireak, 



Hamlet: Ez eta nireak ere iadanik. 



— Xabier^ lo hago? 

— Ezj hemen niagok, egunon, 

— Eta Martin? Hi, Martin! 

— Zer gertatzen duk? Aspaldidanik niagok itza- 
rririk, 

— Zertan ari haiz.., 

— Liburu bat irakurtzen, duela ordu laurden 
esnatu nauk eta. 

— Zelan egin duk lo? 

— EdertOj enborren antzera. 

— Bada> nik ezin izan diat begirik hertsL 

— Egunon> Koldo. 

— Egunon, ea gaur zer gertatzen den. 

— Gartzela hau suntsitu arte ez diagu zereginik. 

— Ni ere guzi hau zelan hautsi edo erre egondu 
nauk pentsatzen^ baina ormigoia duk guzia. 

— Hemen ez irauteagatik zainak ere zabalduko 
nizkikek. 

— Zainak? Bai^ hamaika aldiz ere. 

— Eta zelan moztu? Hemen ez diagok ezer. 

— Leihoko kristela apurtuta,., 

— Baina zertarako. Hobe duk itxarotea, 

— Zeri itxaron, berehala burrukatzen ez badugu 
zelan egingo dugu burruka geroan! 



— Abuzruan bakantzetan diagok mundu guzia, ez 
dik inork gure egoera ezagutzen eta ez gaitik inork 
lagunduko. Hobe duk urrira arte itxaron eta orduan 
gose greba bat egitea. 

— Urrira orduko hil gaituk, ostia! 

— Ate hotsak dituk hemekaldean. 

-Isilik... 

★ * * 

Herbestea, gartzela edo heriotza; finean hiru 
fataotarik bat izanen duela zihur daki burrukan ari 
denakj eta gartzela luze bat suertatu zitzaizula ohartu 
zinen zeure burua^ erdi lo oraindik, armaz eta oihuz 
inguraturik aurkitzean, Denborak ez du ezer ezabatzen, 
arrastatu egiten du guzia orainera, eta oroimenak 
azaltzen du edozein une egokitan, edo nahi gabeko 
edozein unetan, Esaterako, oinazea oroitzeko une guziak 
desegokiak direla pentsatzen duzu: kolpeak, kolpeak, eta 
nortzu zineten komandoan galdera, te vamos a matar 
hijo de perra^ kolpeak, itolarria, eta mina, eso no ; los 
nombres, los nombres, kolpeak, eta ekintzak, eta armak 
non zenituzten gordeak, cque no sabes nada?, konor- 
tearen galera, eta kolpeak, arnasaren hartu ezina, eta 
kolpeak, pues a ios que no saben nada los matamos, 
armak non zeuden gordeak, gainerakoen izenak, eta 
kolpeak, barrabilak mindurik, eta odola, nork hil zituen 
beren hiru lagun haiek, o me dices que los mataste tu o te 
mato, eta kolpeak, gorputza bete eta lehertu arte, eta 
areago ere, gorputza oinaze osin izugarri bat bilakatu 
arte, eta areago, como no espabilas vamos a enseñarte 
unas tecnicas de tortura para que luego las denuncies si 
sales vivo maricon, eta kirofanoak, gerri hautsia, oin 
zolak erre, bularra erre, a la ultima con la que te hayas 
acostado tambien le voy a quemar los pezones, bizar 
erauzia, barrabil hautsiak, kolpeak, eta bainera, ito arte, 



eta ito egiten zinen ia, non zeuden ihes eginiko zure 
adiskideak; eta kolpeak, non zeuden esateko ala hilgo 
zintuztela, dinos a donde te irias tu si te hubieras 
escapadOj lejoSj si vuelves a decir que lejos, te lleno de 
plomo la cabeza, azazkaletako mina, kolpeak buruan, 
barrabiletako mina, burua uretan, eta berriro kolpeak, 
"trae tantum que a este le ha pasado el talgo por 
encima", arnasa berregin ezinik, eta berregin orduko 
kolpeak, auto ebatsi hura zertarako zen galdetzen 
zizuten, metraileta biak non erabili zenituzten, zuek 
zinetela harrobiko goma ostu zutenak, eta biiuzik 
zeunden zu 5 errerik eta odoleztaturik, belauniko eta 
oinazetan haien aurrean, eta kolpeak^ "aqui tienes el 
telefonoj llamale a Txomin ahora y explicale como te 
encuentras cabron", eta gainerako armak non zeuden 
galdetzen zizuten errebolberraren tanborra biratu eta 
kainoia zure bekokirantza zuzenduaz, gatilua sakatuz, 
klik, eta kolpeakoinaze izugarri batetan, euria aintzirako 
uretara bezala... 

* * ¥ 

— Josemari, Zornotzako festak dituk egunotan! 
— Baina gu iaz bezala, hemen* 
— Eta noiz arte? 

— Neuk esango diat> onenean urte bete egingo 
diagu, txarrenean hemeretzL 

— Orduan ere izanen dituk hamazortzi urteko 
neskatilak, ez? 

— Baina gu ez gaituk hogeita bi urteko izango. 

— Gorputza^ hala ere, xahutu gabe ukanen diagu. 

— Zera xahutu gabe... 

— Irakurtzeko baduk ezer? 



— Liburu bat bakarrik, Hamlet, bigarren aldiz ari 
nauk irakurtzen. Aldean dudan erropa eta liburu hau, 
mundu honetan ditudan tesoro bakarrak, 

— Bada, nik ezin izan nian ezer ekarri, baina 
gustora irakurriko nikek William Faulkner-en nobela 
luze bat. 

— Ez dik inork irratirik? 

— Ezj kendu egin zidatean atzo irrati tipia, eta 
seguruasko ez diagu luzaroan inongo albisterik izango, 

— Hi, Koldo, begiratu duk zer koloretakoa irtetzen 
den ura lababotik? 

* * * 

Hamlet: (Komedianteei) Oi, xaramelak! Utzi 
egidazue bat, 

(Gildenstern-i) Eta orain, gure artean^ esaidazu zergatik 
zelatatzen nauzun haizea kendu nahirik bezata, lazo 
batetan harrapatu nahirik bezala. 

Gildenstern: Oi, printze maitea! Ene iharduera 
ausartegia bada, ene zurekiko maitasuna traketsa delako 
da. 

Hamlet: Ez dut hori ongi entelegatzen, Xaramela 
hau jo nahi duzu? 

Gildenstern: Ez dakit jotzen, jauna. 

Hamlet; Mesedez. 

Gildenstern: Benetan, ez dakit, 

Hamlet: Arren. 

Gildenstern: Jauna, ez dut jotzeko modua eza- 
gutzen. 

Hamlet; Gezurra esatea bezain erraza da xaramela 
jotzea. Hatzak zulo hauetan imini, aidea eman ezpain 



artetik zirrikitu honetara 5 eta tresna honek musikarik 
xarmangarriena sortuko du. Begira, hauk dira erre- 
gistroak. 

Gildenstern: Bai, baina ez dakit melodiarik 
moldatzen, Ez dut trebetasunik. 

Hamlet: Bada, begira zein zorigaitzeko kreatura 
bilakatu nauzun! Ene erregistroak ezagutuko bazenitu 
bezala hartu nauzu^ ene sekretorik sakonenak ere ostu 
nahi dizkidazu, ene diapasoiaren notarik ozenetatik 
fmenetaraino ikertu nahi nauzu, eta organo honetan 
hainbeste musika egon arren ere, zuk> ezin duzu mintza 
arazi. Halafedea! Xaramela bat baino aisagoa naizela 
jotzeko uste duzu? Har nazazu maiteen duzun tresna 
banintz bezala eta, edozelan erabili arren ere, seguru ez 
duzula enegandik soinurik aterako. 

* * * 

Goizeko hamarrak inguruan irakurri duzu Gil- 
denstern xaramelari soinurik atera gabe geratzen de- 
neko zatia. Geroxeago, William Shakespeare-ren garaiko 
Inglaterran grilete moeta batzu "the bilboes'* izenda- 
tzen zirela enteratu zara, eta irri egiten duzu. Dine- 
marka* Bilbo zein Puerto de Santa Maria> guzietan 
berdina gartzelaren zera, oinazearen zera, eta Bilbok 
bezala beste edozein hirik eman ziezaiokeen izena 
grileteari. Jeremy Benthan izeneko gizarte erreforma- 
dore ingles batek XVIII. mendean argiro azaldu zuen 
gartzelaren zer guzia: presoa fisikoki eta psikikoki 
suntsitu egin behar dela* gero, ezabatu ondoren 
hezitzekorik geratzen bada gizarte arauetan hezitzeko; 
zigorrak hauk izan daitezke: hkz itsusiak esaten ahaztu 
ez duenari ahotapaki bat ezartzen zaio 5 burrukazalea 
eroak lotzeko erabili ohi den alkondaraz menderatzen 
da^ lanik egin ez duena elikadura ezaz zigortzen da, eta 
halan, bakoitzari dagokion zigorra ezartzen zaio; edo^ 
bestelan 3 zelda isolatu bateko bakardadera sartu daiteke 



presoa, han egun eta ilabete luzetan, bere burua xahutu 
dezan arte, egindakoaz damutu dadin arte, gizarte arau 
arrunten ildora itzuli arte, Halan, bada> presoaren 
baitan aldiberean bizi diren erdi bietatik, gaiztoa eta 
ona 5 lehena ezabatu eta bigarrena hezi eginen dela diote 
Jeremy Benthan eta Enrique Galavis guziek, orain 
gogoan dituzun sofrimenduaren erresumako goberna- 
doreek. Oraindik ez> ez zaitu ormigoiak bentzutu, ez 
duzu oraindik gogoaren urratsa zihurtasunaren eta 
normalitatearen babesean imini> hitzarmenik ukatu 
gabe altza zaitezke zutik. 

Gure mintzaira^ gogoan dukezuna adierazteko, 
amaren ditian mihia buztitzen duen haurrarena bezain 
laburra da; "Sara piu corta mia favella,.," idatzi zuen 
Dante Alighierik Paradisua ezin deskribatuaz; baina 
Infernua da gurea, eta oinazea diot Infernua diodanean, 
u ...a tale unfold, shose lightest word would harrow up 
thy soul; freeze thy young blood; make thy twoeyes 5 like 
stars, start from their sphere" idatzi zuen William 
Shakespearek; halabaina, gurea bezain laburrak dira 
gainerako mintzairak ere gorputz soil batek sofritzen 
duena beste gorputz lasai eseri batzuri adierazteko. 
Ezintasunak egiten du> beraz, zure narrazio hau zilegi. 
* * * 

— Nor heldu duk? 

— Eh, nortzu diaudek hemen! 

— Atzodanik giaudeL Zer moduz, Tomas? 

— Gaizki, denok zigor zeldetara ekarriko gaituztela 
dirudik. 

— Gehiago datozela? 

— Behean ere zeldetan hertsirik giaudek. 

— Han hertsi beharko dizkitek> hemen danok ez 
gaituk kabitzen eta. 



27 



— Hi, Koldo, ezagutu duk ganzela hain izuga- 
rririk? 

— Nik ez behintzat, hau Herrera de la Mancha bera 
baino gaizkiago diagok> ene ustez. 

— Tradizioa ere badik gartzela honek, aspaldiko 
denboretatik. 

— Honek ez 5 Puerto de Santa Maria zaharrak... 

— Bai 7 zaharrak, baina gehiiu eginen ziok fama 
berri honek, funtsean berbera direlako. Hango funtzio- 
nari eta arau berberak dituk hemengoak. 

— Atzo^ gartzela zaharretik ekarritako preso bate- 
kin mintzatu ninduan une baiez eta duela ilabete batzu 
bere zeldan errerik hil zen mutikoaren istorioa beste era 
batez azaldu zidak. Gauean funzionarioek t 'bisita' > egin 
omen ziotean mutikoari^ kolpatzeko alegia, eta hil egin 
zitzaiean eta, orduan, sua eman omen ziotean zelda 
guziari, heriotza istripu edo suizidiotzat gera dadin. 

— Eta Alemania Federaleko eredua hartu omen 
ditek berri hau eraikitzeko. Begira zer gertatu zen Ulrika 
Mainhof^ Andreas Baader eta guzienean... 

— Hilketa izan den ala suizidioa, hori ez duk sekula 
ezagutuko. 

— Ez duk hori gauza> berdin duk bata zein bestea, 
honelako egoera batetan^ presoari suizidioaz beste irten- 
biderik ez uztea labana bularrean sakatzea bezain 
krimena duk. Lege desberdintasunok asmatzen dizkitek 
beren zerak ihintzeko, 

— Zer ordu duk? 

— Ordubatak. 

— Ordubatak? Zer ordubatak... 

— Han, goizeko hamaikak. Bat bi ikusi ditiat eta.„ 



— Horditurik ala, Xabier? 

— Horditurik ez, denbora arintzea nahi nuke nik, 
eta nik ere. 

★ * * 

Erregina: Zorigaitz bakoitza bere aurrekoen 
orpoak zapalduz doa ? hain segidan gertatzen diren. Ito 
egin da zure arreba, Laertes, 

Laertes: Ito! Oi, non? 

Erregina; Erreka baten bazterrean makurturik 
sahats bat dago, bere hostadi zilarreztatua uhain 
gardenetan isladatuaz, Hara abiatu zen, urrebotoizko 
eta asunezko txirikorda bitxiz hornitua; bazeramazkien, 
baita ere. gure artzain isilakizen gordinez izendatu arren 
gure dontzeita garbiek defuntu atzamar izenez eza- 
gutzen dituzten lore horietarik. Han zuhaitzean gora 
zihoan, bere basa koroa goian eskegitzeka, arrama zital 
bat erauzi zenean, eta erreka erostarira erori zen 5 bere 
homidura latz eta guzi. Bere inguruan zabaldu ziren 
erropak eta ; itsasneska bailitzan, urgainean sostengatu 
zen une labur batez; eta doinu zaharren zatiak kantatzen 
zituen, bere zorigaitzaz ohartu gabe bezala* edo naturak 
uretan bertan bizitzeko sortu balu bezala. Baina ez 
zitekeen hori luzatu* eta bustiaren astuntasunaz karga- 
turiko janzkiek heriotze istingatsura arrastatu zuten 
neskatila gaisoa, bere kantu gozoen artean. 

Laertes: Ai ene! Beraz, itorik hil da! 

Erregina: Itorik, itorik. 

Laertes: Ez dezagun negarrik egin, ur sobera bau 
duzu zuk> Ofelia gaisoa. (Negarrez) Hala ere, ez da 
ohitura bat baizik. Naturak bere usantzak atxikitzen 
ditUj lotsari arnore eman gabe. Negar hau amaitzera- 
koan, ez da nigan emakume arrastorik geratuko. Adio! 



29 



Sugarrezkoak dira ene hitzak, ahuldade honek itzaliko 
ez balitu suak hartuko lituzkeenak! 

* ¥ ¥ 

Zaratots iadanik ezagunak entzuten dituzu, fun- 
tzionarien oinetako eta giltzak hurbiltzen ari direla. 
Zelda hurbil bat irekitzen dute lehendabizi, eta gero- 
xeago zeurera agertzen dira bi. Izena galdetzen dizute ; 
izen abizenak esaten dizkiozu, baina letraz letra errepi- 
katu behar duzu. Euskal izenak luzeak eta arraroak 
direlako hasarratzen dira, edo euskaldunak direlako 
soilik. Atea hertsi orduko^ ea noiz arte egon behar 
duzuen hemen galdetzen duzu, eta berehala iharduten 
dizu bietarik batek: 

— [Hay quien no sale! 

Ohizko hotsak, berriro, beste zeldaren batzu 
irekitzen, eta urruntzen. Bakardadea eta isiltasuna 
bakarrik geratu zaizkizu adiskidetzat. Gainerako lagun 
posibleak diren legezkoak direla, hobe biokin geratzea. 
Leihotik so egiten duzu eta^ gauean bezala* ortzearen 
zati labur bat baino ez da ikusten^ argi urdin eta garbia. 
Eguzkiak aurreko hormara igortzen ditu errainuak, eta 
liztor batzu ari dira hegatsez. Behean, ez urrun, 
andaluziar kexu ahotsez abesten ari da presoren bat: 

Veinticinco calabozos 
tiene la carcel de Utrera 
veinticinco llevo andados 
el mas oscuro me queda< 

Tristea da, zure zeidatik ezin da nork kantatzen 
duen ikusi, baina tristea da kantua. Amona galtza 
zaharrei adebakiak jazten^ kalatxoriak baporeen gainean 
biraka^ haurtxo bat zuhaitzetik exortzen diren orriak 
lurrera orduko harrapatzen, zetazko papera baino 
masaiia bigunagoan duela urteak emaniko mosu bat. 
Aspaldikoa oroitzen duzu ; zeren iadanik debekaturik 



duzue guzia^ mosuak batez ere. Mila kilometro eta 
harresi izugarri batzu, burdinetik kfistaleraino, ezina- 
ren harresiak dituzue mosuaren aurka eta zuek arris- 
kuan imint duzuen normalitate sozialaren alde- 

Ez zaude, beraz, Fortunaren kapelako loresortan, 
turisten mapetan markaturik ez dagoen leku batetan 
baizik. Zeudeneko lekutik, 01w ibaiaren gaineko ger- 
taera oroituaz, ihes egin asko pentsatzen dituzu, 
lurpetik, aidetik } ate nagusitik zuzendaria baizina 
disfrazaturikj alferrik. Zure ezinezko ihesa, ezin mogi- 
turik erditzen duen sagarroiarena bezala, zuen burrukan 
mingarria, oinazetan erditzen duen sagarroiarena be- 
zala^ ezertarako ote diren pentsatzen duzu. 

Agian, bai, Sagarroiñoa erdiminez sortuko den 
bezaia, noizbait, argi urratzearekin askatasun haizeño 
epel bat helduko da, Euskal Herriko larrosa eta polbora 
artetik intxaur azala hautsi eta zuen bihotzak kare- 
ziatzera. 



EGUBERRI 
AMARAUNA 



^.baina zertarako egin poesia 
aro gaitz hauetan? 

F. Holderlin 



33 



1 



gaur ere goiz ilunduko du agian 

zohardian izarrak biztuko 

eta hotza egingo du hemen behean 

inorekin mintzatzea debekaturik 
ene buruarekin mintzatu naiz soilik 
baina isiltzeko agindu didate 

kantatzea ere debekaturik dago 

baina ez dakite 

poemak izkiriatzen ditugunik 

poema bat hasi naiz izkiriatzen 

miarmak bere hariak 

zelda bazterrean zabaltzen dituen bezala 



35 



13 

begira ezazu han goian ilargia 

elkarturik omen daude 
gauza beraren so egileak 



16 



euskaldunak fanatikoak dira 
frustrazio zaharren biktimak 
berezko zera 

odolaren dentsitatean edo kolorean 
nabarmena da 

entzun egiezu 

nik uste dut euskaraz mintzatzea ere 
ez dela batere ona 
ez bait da posible hizkuntza hain 

[traketsean 
zentzunezko ideiak adieraztea 

37 



26 



gai inportante bat asmatu dut 
eta geroxeago ahaztu 

papertxo bi zirriborratu ditut 
agian alferrik ari 

izarrak suzkoak omen dira 
baina ez naute berotuko 

izarrak labanak omen dira 
kurloi kumetxoak hiltzeko 



34 



estatua suntsitzen ihardutea 
hori ez da zilegi 
edalontzi bat hauts daiteke 

leihoko kristela hautsiz gero 
hezurretaraino sartuko neguko haizea 

urte berri on estatuaren izenean 
zorionak funtzionario maiteen aldetik 

edalontzi bat hausteagatik 
zigor zeldetan dagoen mutikoari 
turroi puska bat eman diote gaur 

39 




41 



44 



hemengo egunsentiak zelakoak diren 

bada astiro astiro 

zalantzaz ailegatzen da argia 

hotzetara biluzik azaltzeko beldurrez 



48 

infernura inguruka doan eskaileran 
geratu gara ez dakigula 
zenbana igon maldak edo 

baina noizbait gau iluna 
egun argi bihurtuko zaigu 

eta laban hotzak noizbait 
amorante laztan aldatuko 

eta noizbait zorigaitzak 
haur irri bilakatuko ditugu 

urrun omen doa eguzkia 
dirdira bide bat eginez itsasoan 
aldatuko ahal dira gauzak 



60 

harrak zeduzkan gaurko saldak 
zuriskak eta tipiak 

arroz puskak zirela uste nuen 

orduan berdin gizenduko gara 



I 



! 



64 

gau gilotinatuetan 
harri azalaren hotza 
mila gatiluren bildurra 
eta lokartu ezina 

zer bero behar du zuen odolak irakiteko 

herdoila bazter guzietan 
eltxoak zauri ezpainetan 
manten hezetasuna 
eta hala ere logalea 

49 



73 

gauza ahantzien belarra 
hazi da unerik une ene inguruan 
ebaki dut eta sabaia bete 
hitz lehor eta tristura hutsalez 



77 

zer egin orain 

ezpainak erdi ireki 

eta egunsentia igurikatu 

ala bihotzak atera 
eta zuhaitzetan eskegi 

zer segi 

51 



83 



gure burrukaren zentzua 
garena izatera iristea 

garena izaten utz gaitzatela 

euskaldunak eta libreak 
ez da behar teoria gehiago 

baina ekin behar da zeren 
hobe da burrukatu eta galtzea 
galera aurrez onartzea baino 



91 



neguaren bihotzean elurra mara mara 

neguko elurra erortzen so egin ezik 
ezin udaberria lora daitekeela sinetsi 

baina zer axola zaio zigor zeldetan 
higatzen denari urtaroen aldaketa 



96 



eta zer moduz 

erotzen ari naizela uste dut 
errekuentoak 
kartarik ez 
kamara horiek 

eta zer moduz 

ekintza bat gernika aldean 

bi erori dira 

seguru gurea dela 

gurea dela 



106 

sirenak hausten du gure ametsa 

sirenak haustea da gure ametsa 

ez naiz itsasneskez ari 
oinazearen deiaz baizik 

eta ihes egin nahi nuke ihes 

55 




57 



111 



brisa banintz altzatu eta 

zure alkondarara sartuko nintzateke 

baina ene kantua bidean geratzen da 
hegazti itsu bat bezala 



59 



115 

eta zer moduz 

ondo 

ondo 

ni ere txarto 



119 

noizean behin carabanchelera bidaia 

burdin zirrikituetarik begiratu 
urrundik eta arin arinean 
cordobako kotoi biltzaileak 
jaengo olibadiak 

despeñaperros eta amildegietako astigarrak 
izotzaren lurralde biluziak 
madrid non haur baldresak 
zarama gainetan jolastu ohi diren 

ez dugu neskatxarik ikusi 
eta esposa hestuegiek 
marka ubelak utzi dizkigute 

zakur eta asto argalen bidea egin eta 
hurrengo astean desegingo dugu berriro 
puerto de santa maria gorrira itzultzeko 



61 



134 



hormako lohi gunetara begiratu eta 
irudiak imajinatuez gero 

tuareg urdinak beren gameluetan 
funanbulo enanoak erortzear 
gerlari etrusko bat zerraldo 

baina zer egiten duzu hor maitea 
zergatik ezabatzen zara ni hurreratzean 



141 



ez da guardasolik gartzelan sekula egon 

ez dago hemen ez aurre ez atzerik 
hormek markatu distantzia bakarrik 
gorantz begira daiteke lainorik denentz 
urdina da beti ezer ezaren margoa 

inoiz itsaso egiteraino hustu du ekaitzak 
eta orduan poema naufragoak idatzi ditut 

63 



148 



hala ere euskaldun guziak ez dira gaiztoak 
katoliko asko ere bada haien artean 
onak dira entrepresari gehienak eta 
gobernuaren aldeko langilerik ere bada 

baina sinets egidazu onik hoberenak 
burruka armatua utzi dutenak direla 
beren ardi bandera zuria altzaturik txintxo 
inork agindu sarobeetara sartzen bait dira 



64 




65 



158 



ihes egin eta 

ehun metrotara zerraldo jaustea 

ihes egin eta 

muga iragaitean erortzea 

ihes egin eta 

zu besarkatzean esnatzea 

zeldako atea 

hertsirik dago oraindik 



164 

estatua defendatu egin behar da 
terrorismoaren erasoetarik 
horregatik estekatzen dira barrabilak 
komisaria gauetan 

eta horregatik erretzen dira diti puntak 
winston zigarrotxoz 

barrabilak haustuz eta ditiak erraustuz 
defendatzen du estatuak bere burua 



eta horregatik deitzen da demokrata 



173 



zergatik negar egiten duzu ama 
laster irtengo gara 

eta zeldetatik irtetzean 

hotza egiten du goizero patioan 

69 



177 

haurtzaroko izpiluetan 
eguzkia galdatan 

euriari goroldiora 
erortzea laket 

ez eguzkirik ez euririk 
goiz goibel hauetan 



183 



negar eginez gero esaiozu 

ez da negarrik egin behar 

orainagatik ez bada 

eta orainagatik negarrik 

ez tja egin behar adi egon baizik 

baina zelan esango diot 
hori gure amari 




73 



190 

debekaturik dago euskaraz 
gutunik izkiriatzea 

lehengo zuzendaria elbarria zelako 
eta gorroto gintuelako zela uste genuen 

orain gobernu sozialista eta zuzendari 
berria heldu arren berdin debekua 

zentsoreek euskara ulertzen 
ez dutelako dela diote 

zuk gaztelania ez ulertzea ez da posible 



199 

gainera 

zergatik zentsuratzen digute dena 
zergatik 

eman behar diote baimena 
gutun amaierako musuari ere 



204 



sorterriaz etsitzen naiz 
eta zulakoa izan nahi nuke 
abiatu eta itzultzen zaren antzera 

esan nuen aspaldian 

baina antzarak badatoz eta badoaz 
eta nik ez dakit zenbat aldiz 
so eginen ditudan itzuli orduko 

77 




79 



211 

bake arotan bizi garela dio irratiak 
medikuak klinikara ateratzeko 
agindua sinatzen duen artean 

biluzik ezarri gaituzte errekistatzeko 
eta esposaturik garamatzate 
metraileten kainoiak gugana zuzenduaz 

egunik egun laztantzen gaituen 

heriotza honek 

noiz eramango ote gaitu 



81 



220 

maindire krudel bat da isiltasuna 

kalko paperezko desertuak dira gauak 

eta nork garbitzen ote du ilargia 
lanpara zahar hori 



224 



bihar ez dut bisitarik izanen 
karta batetan 

mutil beltzaran bat ezagutu duela 
idatzi dit neskak 

idazten segituko duela 
nik ere nahi badut 

emaidazu paper zati bat 

83 



231 

nik burruka traizionatuz gero 
zu eta ni hobeto 
hobeto biziko ginateke 

eta amak ez luke arratsetan negar egingo 



235 



ez da komunikatu bat 
ez pornografia ere 
sakelean gordetzen duzuna 
badakit esperantza dela 

baina esperantza zer den 
galdetzen dizut 

heltzear den gauza onaren seinalea dela 
esaten didazu batzutan 

inoiz bide saihetsetan bildu 
lore ustelak direla esan duzu 

bestetan igurikatzea dela diozu 
egunik egun igurikatzea soilik 



85 



247 



esaidazu poema hau 
laket zaizun 

ezen lan eskerga da ezer ezerako 



250 

ene belaunaldiko buru hobezinak 
ez zituen erotasunak suizidiora eraman 
ez dira erakunde armatuko liberatuak 
eta ez doaz balantzaka heroina xurien xerka 

beren bizitzari zentzu bat aurkitu ezean 
opusekoak baino haur gehiagoz erditzen 

[dira 

ene belaunaldiko buru hoberenak 
eguneroko bizitzaren miserian higatzen 

[dira 

familia ugari bati amore eman ezinez 
eta poema luzeak irakurtzeko astirik gabe 

ez dakit zer senditzen duten eguberrietan 
gutaz oroitu eta christmas doratuak 

[igortzean 

87 



i 



! 



262 



zer bero behar du zuen odolak 
irakiteko 

264 

hilik agertu da preso bat bere zeldan 
hirurogei egunez zigorturik egon ondoren 

bere burua hil omen du 

iadanik ez da egiten hiletarik gartzelan 
hurrengo bizitzaz fedea galdu delako 

edo hileta bana eginez gero 
sobera egin behar liratekeelako 



271 

balientea izatea gauza hutsala da 
gorpuak berbizten ez direlako 

baina ahaztu egingo dugu 
gezia atzean sarturik duena 

eta gezia bularrean daramana oroituko 

[dugu 

oroimena gauza hutsala den arren 



277 



andres izagirre eta gero 
beste irudi asko 
marraztu behar ditugu 
ispiluetan 

93 




95 



281 

zer hotz behar du zuen odolak 
izozteko 

97 



283 

ez dakit ondo gauza inportanteak 
zeintzu diren 

ez dakit sendimendua hitzetara 

eraman daitekeen 

poema luze hau ez da ona agian 

arnasestuka 

lerratu bait da pundurik pundu 

idaztean 

senditu dudana 

irakurtzean 

senditu duzun jakin nahi nuke 
baina ez du axola 



295 

urrumarak ehotzen eta desehotzen 
ditu haizeak teilatu ezkinetan 

ez da inor etorri 

hitz amoltsu bat esatera 

ilargia igitaia da leihoan 
eta ni ispiiu hautsi bat 



301 



eta ahotsak ezabatuz doaz 

tristura delako herrialde arrean 
mintzaira baino aisago 
entelegatzen da isiltasuna